logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 18:19:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Ricardo: "Denboraldi osoa dugu jokoan partida bakarrean"

2008/05/14

Osasunako atezainak ez du beste taldeen balizko emaitzekin itsutzerik nahi, eta igandeko hitzordura ondo iristea da bere ardura bakarra.

Partida bakarrean erabaki beharko du Osasunak bere etorkizuna, Santanderren, eta jokalari gorritxoek badakite norgehiagokaren garrantzia ikaragarria dela. Ricardo Lopez atezainak igandeko partidaren inguruan hitzegin zuen Taxoaren, eta jokalariak lasai daudela ziurtatu zuen: "Aldarte onean gaude, aste erabakigarrian gaude, baina jendea lasai dago. Gainera, elkarrekin Puente Viesgora joateak ere mesede egingo digu. Azken astean erabakiko da dena, eta sabelean korapiloa nabaritzea normala da, baina horrekin ere jakin egin behar dugu jokatzen", esan zuen atezain madrildarrak.

Ricardok ez du beste emaitzekin buruari buelta gehiegi ematerik nahi: "Guk azken jardunaldian kale egin arren mailari eutsi diezaiokegu, baina aukera posible guztiak igarotzen zazikizu burutik, eta une honetan hori dena ahaztu egin behar dugu guk. Burua garbi izatea ezinbestekoa da azken partidara behar bezala prestatuta iristeko", adierazi zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta