logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 18:09:25
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA (5. ETAPA)

Pavel Bruttek irabazi du etapa ihesaldiko indartsuena izanik

2008/05/14

Bost txirrindularik osatutako ihesaldia helmugara iritsi da eta Brutt onena izan da azken aldapan. Tropela 31''ra iritsi da eta Pellizzottik lidertzan jarraitzen du.
Pavel Brutt helmugara heldu denean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Pavel Brutt helmugara heldu denean. Argazkia: EFE

Tinkoff taldeko Pavel Brutt errusiarrak irabazi zuen Italiako Giroko bosgarren etapa. Etapa hau, Belvedere Marittimo eta Contursi Terme herrien artean korritu zen eta 203 kilometroko luzera eduki zuen. Franco Pellizottik (Liquigas) liderraren elastikoa mantentzea lortu zuen.

Brutt, 26 urteko txirrindularia, eguneko ihesaldian sartu zen, non Millar, Perez Sanchez, Laverde eta Frohlinger ere aurkitzen ziren.

Txirrindulari errusiarrak, 5ordu 04minutu eta 52 segundu behar izan zituen etapa burutzeko. Azken aldapan errusiarrak erasoa jo zuen eta ezin izan zion inork jarraitu. Azkenean, Brutt izan zen garailea, Johannes Frohlingeren (Gerolsteiner) eta Luis Felipe Laverderen (Navigare) aurretik iritsiz. David Millar (Slipstream) ere, ihesaldian zihoan eta indartsu gainera, baina azken kilometroan arazo mekanikoak eduki zituen eta bizikleta lurrera bota zuen haserre biziz.

Ihesaldia, 17. kilometroan hasi zen, Luis Felipe Laverde (Navigare) kolonbiarrak jotako eraso baten ostean, eta gero, Johannes Frohlinger (Gerolsteiner), David Millar (Slepstream), Pavel Brutt (Tinkoff) eta Francisco Perez (Caisse D'Epargne) batu zitzaizkion. Horrela, aurtengo Giroan helmugara iritsi zen lehen ihesaldia izan zen bosgarren etapakoa.

Bihar seigarren etapa korrituko da, aurtengo Giroko luzeena, 265 kilometro izango dituelarik Potenza eta Peschici herrien artean. Ikusi seigarren etaparen profila.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb24.com-en.

Etapako sailkapena:
1. Pavel Brutt (RUS) Tinkoff 5h.04.52
2. Johannes Fröhlinger (ALE) Gerolsteiner 04ra
3. Luis Felipe Laverde (COL) Navigare 10ra
4. Francisco Perez (ESP) Caisse d'Epargne 25ra
5. Paolo Bettini (ITA) Quick Step 31ra
6. Daniele Pietropolli (ITA) LPR d.b 7. Riccardo Ricco (ITA) Saunier Duval d.b 8. Franco Pellizotti (ITA) Liquigas d.b 9. Jussi Veikkanen (FIN) La Francaise d.b 10. Alberto Contador (ESP) Astana d.b

Saikapen guztiak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta