Politika

ATENTATUA LEGUTION

Kongresuko taldeek "batera eta tinko" erantzungo diote ETAri

2008/05/14

Atentatuaren ostean, "adorearekin eta sendotasun demokratikoarekin taldearen aurka" egitea adostu dute. Euskal alderdiek ere atentatua gaitzetsi dute.
Kongresuaren kontrolerako saioan izandakoek minutu bateko isilunea gorde dute. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kongresuaren kontrolerako saioan izandakoek minutu bateko isilunea gorde dute. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

ETAren azken atentatuaren ostean Kongresuan bildutako alderdiek taldeari "batera eta tinko" erantzuteko konpromisoa hartu dute.

Gainera, "adorearekin eta sendotasun demokratikoarekin taldearen aurka" egitea adostu dute, eta hala egingo dute "ETA behin betiko garaitu arte, Zuzenbide Estatuaren indarra soilik erabilita".

Horiek dira alderdi guztiek sinatutako eta Jose Antonio Alonso sozialisten eledunak irakurritako testuko hitzak. Parlamentuan ordezkariak dituzten alderdiek, sindikatuek eta enpresaburuek lagunduta irakurri du testua Alonsok.

"Berriro erronka bota die ETAk demokratei, eta berriro esan nahi dugu terroristek ez dituztela inoiz euren helburuak lortuko", dio agiriak.

Gainera, egileei ohartarazi egiten die atentatuaren egileei espero dezaketen bakarra "legearen aplikazioa, akzio poliziala eta justiziaren lana" direla.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta