2008/05/15
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ETAren azken atentatua gaitzesteko kontzentrazioak deitu ditu gaur eguerdirako, 12:00etarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxe guztietan.
ETAren ekintzaren aurrean "erabateko gaitzespena" agertzeko kontzentrazioak isilak izango dira eta 15 minutuko iraupena izango dute, Eudelek jakinarazi duenez.
Zentzu horretan mintzatu dira baita Nafarroako Gobernua Miguel Sanz presidentearen ahotik eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere. "ETA gaitzesteko eta Jose Manuelekiko eta haren familiarekiko elkartasuna agertzeko" elkarretaratzeak deitu ditu lehendakariak.
Bestalde, Pedro Castro Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioko presidenteak Estatu guztiko alkateei dei egin die bihar bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko udaletxeen aurrean ETAren azken atentatua gaitzesteko.
Euskadi Irratiko azken albistegia