
2008/05/14
Pasa den asteburuan, olatu falta medio, bertan behera utzi behar izan ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak, surf, longboard, eta bodyboard-ean. Asteburu honetan daude iragarrita.
Metro inguruko olatuak egongo direla diote iragarpenek, honekin batera, eta batipat igandean, haize indartsuak kolpatuko du kosta, beraz ikusi egin beharko da ze baldintza aurkitzen diren.
Gipuzkoan, surf eta longboard txapelketak Zarautzen burutuko dira, bodyboard-eko berriz Donostian. Bizkaian, txapelketa guztiak La Arenan egingo dira.