logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 17:53:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU-PAMESA (PALY-OFFAK)

Jasaitis prest egongo da titulurako kanporaketetako lehen partidarako

2008/05/14

Jokalari lituaniarra sendatuta dago eta Pamesaren aurka jokatu ahalko du, baina Igor Rakocevic eta Zoran Planinic ez dira jokatzeko moduan egongo.
Simas Jasaitis, TAU Ceramica. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Simas Jasaitis, TAU Ceramica. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

ACB Ligako titularako kanporaketak ostiralean hasiko dira (20:30) TAU Ceramica Baskoniarentzat eta final laurdenetan Pamesa izango dute aurkari. Lehen partida, etxean jokatuko du TAUk. Simas Jasaitis, jokatzeko prest egongo da lesioa gainditu ondoren, baina Igor Rakocevic eta Zoran Planinic ez dira jokatzeko moduan egongo, min harturik jarraitzen baitute.

Jasaitis lituaniarra, orain dela hilabete baino gehiago lesionatu zen Fernando Buesa Arenan, baina jadanik sasoian dago eta Pamesaren aurka jokatu ahalko du. Jasaitisen parte hartzeak, Racocevicen baja ordezkatzeko balioko du nola edo ahala. Igor Rakocevic bigarren partidarako prest egongo da.

Final laurdenetako lehen bi partidak galduko dituena, Zoran Planinic izango da. Jokalari kroaziarra, hilabete bukaerara arte egongo da bajan ezker hankako bizepsean haustura baitu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta