2008/05/14
ACB Ligako titularako kanporaketak ostiralean hasiko dira (20:30) TAU Ceramica Baskoniarentzat eta final laurdenetan Pamesa izango dute aurkari. Lehen partida, etxean jokatuko du TAUk. Simas Jasaitis, jokatzeko prest egongo da lesioa gainditu ondoren, baina Igor Rakocevic eta Zoran Planinic ez dira jokatzeko moduan egongo, min harturik jarraitzen baitute.
Jasaitis lituaniarra, orain dela hilabete baino gehiago lesionatu zen Fernando Buesa Arenan, baina jadanik sasoian dago eta Pamesaren aurka jokatu ahalko du. Jasaitisen parte hartzeak, Racocevicen baja ordezkatzeko balioko du nola edo ahala. Igor Rakocevic bigarren partidarako prest egongo da.
Final laurdenetako lehen bi partidak galduko dituena, Zoran Planinic izango da. Jokalari kroaziarra, hilabete bukaerara arte egongo da bajan ezker hankako bizepsean haustura baitu.
Euskadi Irratiko azken albistegia