logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:42:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

MUSIKA

Neil Diamond bueltan dator 'Home Before Dark' diskoarekin

2008/05/14

Hiru urteko isilunearen ondoren, New Yorkeko musikariak popa eta countrya nahasten ditu 12 abesti berritan.

Bere lehen abesti arrakastatsuak agertu zirenetik 40 urte pasatu direnean eta hiru urteko etenaldiaren ostean, musikaren industrian bueltan da Neil Diamond musikari newyorktarra Home Before Dark (Sony, BMG) 12 kantu berri, bonus track bi eta DVD bat dituen lanarekin.

Amerikako ahotsik bikainenetakotzat hartua, "Sweet Caroline" eta "Love on the rocks" abestien egileak pop eta country erritmoak nahasten ditu Home Before Dark osatzen duten 12 kanta berrietan.

"Don't go there", "Whithout her" eta The power of two" dira 67 urteko musikariaren abesti berrietako batzuk, eta "If I don't see you again", "Pretty amazing Grace", "Forgotten" eta "The Boxer", berriz, lan berrian jaso dituen bideoklipak.

1966an (The feel of Neil Diamond) eta 1967an (Just for you) bere lehen diskoak plazaratu eta gero, "Sweet Carolina" konposatu zuen 1969an. Ondoren, besteak beste, "Song sung blue", "Cracklin" eta "Rosie" kantak eta Hot august night zuzeneko diskoa eta Jonathan Livingston Seagull kontzeptuala kaleratu zituen.

70eko hamarkadaren amaieran, Grammy sari batzuk eta Urrezko Globo batzuk irabazi ostean, zerrenden lehen postuan egon zen Barbara Streisandekin batera, The Jazz Singer filma protagonizatu zuen, gustuko zituen 50eko eta 60ko abestien bertsioak egin zituen eta 37 single arrakastatsu zituen In My Lifetime kutxa publikatu zuen. Orduz geroztik, bere diskoen 120 milioi kopia baino gehiago saldu ditu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta