logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:34:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Futbola

UEFA (FINALA)

Rangers eta Zenit historian sartzeko prest

2008/05/14

Rangersek, 36 urte daramatza Europa mailako final bat jokatu gabe eta Zenitentzat lehen aldia izango da.
Zenit, garaipena ospatzen, finalerdietan Bayern kanpoan utzi ondoren. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Zenit, garaipena ospatzen, finalerdietan Bayern kanpoan utzi ondoren. Argazkia: EFE

Eskoziako Rangers eta errusiako Zenit taldeek neurtuko dituzte indarrak gaur gauean (20:45) Manchesterren jokatuko den UEFAko finalean. Glasgowkoek, 36 urte daramate Europa mailako finalik jokatu gabe eta aurkariak, Zenitek, ez du inoiz UEFA edo Txapeldunen Ligako finalik jokatu. Beraz, lehen aldia izango da errusiarrentzat.

San Petersburgeko Zenitek ez du izen handirik, baina finalera bidean talde indartsu askoak utzi ditu kanpoan. Adibidez: Villarreal (Ligako bigarren sailkatua), Marsella, Bayer Leverkusen eta Bayern Munich (Bundesligako txapelduna eta alemaniako Kopako txapelduna).

Final honek joko ona eta ikuskizuna bermatzen du.

Ustezko hamaikakoak:

Zenit: Malafeev; Anyukov, Shirokov, Krizhanats, Sirl; Denisov, Timoschuk, Zirianov, Dominguez; Arshavin eta Tekke edo Fayzulin.

Rangers: Alexander; Broadfoot, Weir, Cuellar, Papac; Novo, Davis, Dailly, Hemdani, Whittaker; Darcheville.

Epailea: Peter Frojdfeldt (Suezia).

Zelaia: City of Manchester Stadium (Manchester, Ingalaterra).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta