logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:52:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA (TAHITI)

Taylor Knoxek Aritz Aranburu kanporatu du

2008/05/14

Zarauztarrak beste aukera bat izan du aurreneko kanporaketan Andy Ironsen eta Tim Reyesen atzean geratu eta gero, baina estatubatuarrak lehiaketatik at utzi du Aranburu.
Aritz Aranburu,Tehaupoo.

argazkia handitu

Aritz Aranburu,Tehaupoo.

Erlazionatutako albisteak

Aritz Aranburuk uretara sartzea erabaki du azkenean Teahupooko Billabong Pro txapelketan. Lehen kanporaketako bosgarren txandan aritu da eta hirugarren amaitu duk. Ondorioz, bigarren kanporaketa lehiatu da eta Taylor Knoxek 11.83 puntuazioa erdietsi du, Aranburuk, ordea, 7.44.

Olatu txikiak izan dituzte, eta horrelakoetan aukeratzen direnekin sortea izatea ezinbestekoa da. Aranburuk lau olatu hartu ditu, bi onenek 4.33 eta 2.3 puntu jaso dituzte. Une batean sailkapenaren buru egon da, baina bukaerarako azken postuan amaitu du. Azken minutuetan olatu on baten zain egon da zarauztarra, baina ez zaio egokitu.

Aritzen bi aurkariek borroka gogorra izan dute lehen postua lortzeko, eta azken minutuan harturiko olatu bati esker, zuzenean hirugarren kanporaketara igaroko dena Andy Irons da, hiru aldiz munduko txapeldun izandakoa.

Lehen kanporaketa

Heat 1: Dean Morrison (AUS) 16.16, Jordy Smith (ZAF) 12.73, Ricky Basnett (ZAF) 9.17
Heat 2: Kai Otton (AUS) 14.07, Luke Munro (AUS) 13.40, Royden Bryson (ZAF) 11.17
Heat 3: Bobby Martinez (USA) 14.74, Travis Logie (ZAF) 13.50, Leonardo Neves (BRA) 6.73
Heat 4: Tiago Pires (PRT) 15.17, Jeremy Flores (FRA) 10.44, Roy Powers (HAW) 3.07
Heat 5: Andy Irons (HAW) 11.27, Tim Reyes (USA) 10.50, Aritz Aranburu (EUS) 6.63
Heat 6: Joel Parkinson (AUS) 13.94, Chris Ward (USA) 12.87, Ben Dunn (AUS) 10.77
Heat 7: Dayyan Neve (AUS) 16.16, Bede Durbidge (AUS) 14.00, Nic Muscroft (AUS) 5.20
Heat 8: Manoa Drollet (PYF) 18.60, Kelly Slater (USA) 15.30, C.J. Hobgood (USA) 13.00
Heat 9: Pancho Sullivan (HAW) 9.50, Mick Fanning (AUS) 9.40, Jamie O'Brien (HAW) 8.03
Heat 10: Taj Burrow (AUS) 14.50, Tom Whitaker (AUS) 12.73, Bruno Santos (BRA) 6.70
Heat 11: Adrian Buchan (AUS) 11.43, Daniel Ross (AUS) 8.73, Jay Thompson (AUS) 7.00
Heat 12: Adriano de Souza (BRA) 19.53, Kieren Perrow (AUS) 9.20, Mikael Picon (FRA) 9.20
Heat 13: Heitor Alves (BRA) 15.27, Taylor Knox (USA) 6.83, Rodrigo Dornelles (BRA) 4.93
Heat 14: Luke Stedman (AUS) 15.33, Fredrick Patacchia (HAW) 11.93, Jihad Khodr (BRA) 3.16
Heat 15: Michael Campbell (AUS) 18.24, Bruce Irons (HAW) 16.5, Dane Reynolds (USA) 11.77
Heat 16: Daniel Wills (AUS) 14.83, Neco Padaratz (BRA) 14.10, Ben Bourgeois (USA) 10.26

Bigarren aukera 3. kanporaketan izateko

Heat 1: Kelly Slater (USA) 18.70, Jamie O'Brien (HAW) 13.90
Heat 2: Bruno Santos (BRA) 10.00, Mick Fanning (AUS) 9.17
Heat 3: Bede Durbidge (AUS) 13.74, Nic Muscroft (AUS) 2.97
Heat 4: Chris Ward (USA) 14.50, Jeremy Flores (FRA) 12.90
Heat 5: Taylor Knox (USA) 11.83, Aritz Aranburu (EUS) 7.44

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta