logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:50:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Clintonek irabazi du Virginiako etapa, baina Obama izango da azken garaile

2008/05/14

Garaipen zabala lortu duen arren, oso zaila da Clintonek Obama harrapatu eta orain arteko distantzia murriztea. Hala ere, Clintonek esan du ez duela kanpaina bertan behera utziko eta bere horretan jarraituko duela.

Hillary Clintonek argi irabazi zuen Virginiako primarioetan Barack Obama faboritoa den arren. Hala ere, kanpaina berpizteko beranduegi dela diote estatistikek.

Clintonek hasiera-hasieratik espero zuen Estatu honetan garaipen zabala lortzea, izan ere, bertan boto-emaile gehienak zuriak dira eta langile klasekoak dira, hots, kanpaina osoan zehar bozka gehien eman dizkion jende multzoa.

Obama, baina, oso urrun dago luze jo duen kanpaina honetan, eta ia ezinezkoa litzateke Clintonek aurrea hartzea, izan ere, Mendebaldeko Virginian 28 delegatu baino ez daude jokoan.

New Yorkeko senatari eta lehen dama ohiak esan du amaierara arte lanean arituko dela gero eta aukera gutxiago, eta gero eta zor gehiago dituen arren (kanpainan zehar zor handiak egin ditu Clintonek).

“Ez nintzateke honetan arituko Virginiarako eta AEBetarako presidentarik onena naizela, eta udazkenean John McCainen aurka lehiatzeko hautagairik sendoena naizela usteko ez banu” esan zuen Clintonek Virginiako hitzaldi batean.

Zenbakiek ez dute hutsik egiten

MSNBCk egin duen zenbaketa baten arabera, Obamak 1.874 delegatu dauzka eta Clintonek, berriz, 1.702, hots, izendapena lortzeko behar diren 2.025 delegatuetatik urrun.

Hala ere, hautagaiek ezin dute irabazi superdelegatuen (edozien hautagairi babesa emateko aukera duten alderdiko 8oo kide) babesa jaso barik.

Obama superdelegatuen artean “lagunak egiten” ibili da azken asteotan eta atzo bertan beste lau gehitu zituen zerrendara; euren artean, Ray Nagin New Orleansko alkatea.

Orain, Clintonen aurrean alde handia dauka Obamak, izan ere, 250 baino gutxiago geratzen dira euren babesa nori emango dioten erabakitzeko.

Obamaren alde agertu den beste alderdikide baten ustez, Roy Romer Coloradoko senatari ohiaren ustez, alegia, ezinekoa da Clintonek Illinoisko senatariari aurrea hartzea.

“Matematikak kontrolpean daude”. “norgehiagoka hau amaitu egin dela uste dut”, adierazi zuen Romerrek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta