Politika

ATENTATUA LEGUTION

Azkarraga: "Min handia egiteko ahalmena duela erakutsi digu ETAk"

2008/05/14

Joseba Azkarraga Justizia sailburuak ETAren aurrean erne egoteko deia egin du, eta "akabatuta zegoela uste zutenei" min handia egiteko gai dela erakutsi duela esan die.

ETAren aurrean erne egoteko deia egin du Joseba Azkarraga Justizia sailburuak, eta erakunde armatua "azkenetan eta akabatuta zegoela uste zutenei min handia egiteko ahalmena" duela erakutsi diela nabarmendu du. Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan gogoratu duenez, fronte guztiak zabalik zituela esan du ETAk azken agirietan eta horren ildoan, "maila honetako atentatu bat egiteko aukera zegoen".

"Maila honetako atentatu bat aurreikustekoa bazen ere, horrek ez du esan nahi horrelakoetara ohituta gaudenik", gaineratu du. Azkarragaren esanetan, "herri honetan ezin gaitezke atentatu bakar batera ohitu, eta askoz gutxiago hildakoak daudenean", azpimarratu du.

Jaurlaritzako kideak deitoratu duenez, "kalte handia egiteko gai dela erakutsi du ETAk eta horrek erne egotera behartzen gaitu".

Azkenik, atentatuak egiten dituztenei eta atentatuen aurrean isilik daudenei mespretxua eta biktimei elkartasuna adierazi die Azkarragak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta