Politika

ATENTATUA LEGUTIANON

Hildako agentea Juan Manuel Piñuel Villalon zen

2008/05/14

Gizona polizia-etxeko zainketa eraikinean zegoen eztanda jazo denean. Hil-kapera Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan jarri dute, Gasteizen.
Juan Manuel Piñuel Villalon atentatuan hildako guardia zibila. Argazkia: Barne Ministerioa

argazkia handitu

Juan Manuel Piñuel Villalon atentatuan hildako guardia zibila. Argazkia: Barne Ministerioa

ETAk Legution egindako atentatuan hildako guardia zibila Juan Manuel Piñuel Villalon zen. Melillan jaio zen, 41 urte zituen, ezkonduta zegoen eta seme bat zuen.

Bi hilabete zeramatzan Legution. Denbora nahikoa pilatu asmo zuen, gero Malagako kuartelean lan egin ahal izateko. Izan ere, herri hartan bizi da bere sendia.

Hil-kapera Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan jarri dute, Gasteizen.

Gizona polizia-etxeko zainketa eraikinean zegoen eztanda jazo denean.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Estatuaren gobernuburuak hil-kapera bisitatu du eta Guardia Zibilaren merituaren urrezko gurutzea jarri dio.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta