logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:56:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

EBN

Argindarraren prezioa %11 igotzea proposatu du Energiaren Batzordeak

2008/05/13

Miguel Sebastian Industria ministroak esan du proposamen hori "orain arte entzundakoak baino zentzuzkoagoa" dela. Igoera, izatekotan, uztailaren batean sartuko da indarrean.

Argindarraren prezioa %11,3 garestitzea proposatu dio Energiaren Batzorde Nazionalak Espainiako Gobernuari. Gobernuak du azken hitza eta Miguel Sebastian Industria ministroak esan du proposamen hori orain arte entzundakoak baino "zentzuzkoagoa" dela.

Pasa den astean, %20ko igoera aipatu zen, baina Gobernuak berehala esan zuen proposamen hori ez zela zentzuzkoa. Azkenean, %11ko igoera gomendatzea erabaki du Energiaren Batzorde Nazionalak bere gaurko bileran. Helburua honakoa da: Argindarraren prezioa kostearekin parekatzen joatea. Izan ere, gaur egun, kostatzen dena baino dezente gutxiago kobratzen digute.

Halere, erabakia ez dute ahobatez hartu, Batzordeko sei kidek alde bozkatu dute eta beste hiruk kontra. Miguel Sebastian Industria ministroak esan du gaurko proposamena joan den astekoa baino "zentzuzkoagoa" dela.

Batzordearen proposamena ezagutu aurretik jada, Pedro Solbes Ekonomia ministroak esan du apurka-apurka parekatzen joan behar dutela argindarraren prezioa eta kostea.

Dena den, igoera, izatekotan, uztailaren batean sartuko da indarrean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta