logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:46:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

400 LANPOSTU BERRI BAINO GEHIAGO

Haize-sorgailuen lantegi berria ezarriko du Gamesak Agoitzen

2008/05/13

65 milioi euroko inbertsioa iragarri du Guillermo Ullacia Gamesa Teknologi Korporazioaren presidenteak haize-sorgailu aurreratuenen produkzioan arituko den lantegia martxan jartzeko.

Gamesak 400 langile baino gehiago beharko dituen lantegia zabalduko du laster. Agoitzeko (Nafarroa) lurretan jarriko du eta haize erroten hegalak egingo dituzte bertan. Gaur egungo aurreratuenak eta handienak izango dira. Lantegia apirilean produzitzen hastea espero dute.

65 milioi euroko inbertsioa iragarri du gaur Guillermo Ullacia Gamesa Teknologi Korporazioaren presidenteak haize-sorgailu aurreratuenen produkzioan arituko den lantegia martxan jartzeko.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentearekin batera eman du prentsaurrekoa Ullaciak gaur. Gaur egun produzitzen ari diren haize erroten hegalek bi megawatteko potentzia dute eta Agoitzen egingo dituztenak 4,5 megawatteko potentzia izango dutela azaldu du.

Haize-sorgailu berri horiekin energiaren kostuak aurreztu, produkzioa handitu eta zarata eta pisua gutxituko dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta