logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:34:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Saskibaloia

SASKIBALOIA

Euskal selekzioak Nazioen Txapelketa jokatuko du

2008/05/13

Pablo Laso hautatzaileak ACB Ligako Javi Salgado (iurbentia Bilbao Basket), Alex Urtasun (Pamesa Valentzia) eta Txemi Urtasun eta Urko Otegi (Grupo Begar Leon) jokalariak izango ditu bere aginduetara.
Pablo Laso da gizonezkoen hautatzailea.

argazkia handitu

Pablo Laso da gizonezkoen hautatzailea.

Ekainaren 6an eta 7an Gironan jokatuko den txapelketarako, presatzaile gasteiztarrak Ricardo Uriz ere deialdian sartuko duela aurreratu zuen, LEB Ligan Bruesa GBCn bere aginduetara dagoena. Joango diren jokalarien konpromisoa ere ez du zalantzan jarri prestatzaileak, "selekzio honek nola lan egiten duen ezagututa ez da arazirik egongo."

Nazioern Txapelketak Euskadiko, Galiziako eta Kataluniako selekzioak sendotzeko asmoa du, euren artean urtero lehiatuz laugarren selekzio baten laguntzarekin, aurten Portugalgoa izango dela.

Txapelketa gizonezkoetan eta emakumezkoetan jokatuko da. Emakumezkoen txapelketa Santiagon jokatuko da maiatzaren 16an eta 17an.

Txapelketetara joango diren bi selekzioen aurkezpenean, Laso hautatzaileak gizonezkoen txapelketak duen maila azpimarratu zuen. "Maila altuko txapelketa batean lehiatuko gara, Portugalgoaren mailako selekzioekin. Portugaldarrak Eurobasketean egon dira eta Katalunia eta Galiza beti jokalari onak dituzte", gogoratu zuen.

Euskal selekzioaren izarrarentzat, Javi Salgadorentzat, txapelketaren forma "oso erakargarria" da eta lagunartekoak noizbehinka jokatzea baino hobea.

"Euskaditik ateratzea eta Katalunia, Galizia edota Portugal bezalako selekzioen aurka jokatzea askoz ere interesgarriagoa da", esan zuen antolatzaile bilbotarrak.

Emakumezkoen hautatzaileak, Luis Ledesmak, ordea, Euskadik "daukan guztia emango" duela esan zuen, nahiz eta "datak onenak ez diren, batez ere jokalariak profesionalak ez direlako". "Horrek deialdia osatzeko zailtasunak dakartza, askok baimenik ez dutelako beharrera ez joateko", gaineratu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta