logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:11:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

ZINEMA

Alex de la Iglesiak Argiaren Hiria saria jasoko du bere ibilbidea dela-eta

2008/05/13

Saria Alacanteko Zinemaldiak emango dio maiatzaren 29tik ekainaren 8ra arte egingo den bosgarren edizioaren barruan.

Alex de la Iglesia euskal zinema-zuzendariari maiatzaren 29tik ekainaren 8ra bitartean egingo den Alacanteko Zinemaldi-ko Argiaren Hiria saria emango diote bere aparteko ibilbide profesionalarengatik. Aurreko edizioetan Miguel Bardem, Achero Mañas, Gracia Querejeta eta Bigas Luna saritu dituzte.

Alex de la Iglesiak zinemaren munduan egin zuen lehen lana Mirindas asesinas (1991) izan zen, eta lan horrekin Pedro Almodovar txunditu zuen. Horren ondorioz, El Deseo Films izeneko Almodovarren ekoizpen-etxeak bere lehen film luzea, Acción Mutante (1993), ekoitzi zuen.

Dena dela, lehendabiziko arrakasta handia El día de la Bestia (1995) filmarekin eskuratu zuen. Zinta harekin sei Goya sari irabazi zituen, horien artean zuzendari onenarena.

Alex dela Iglesiaren filmografian nabarmentzekoak diren beste pelikula batzuk honako hauek dira: Muertos de risa (1999), La comunidad (2000), 800 balas (2002), Crimen ferpecto (2004) eta Películas para no dormir: la habitación del niño (2006).

Egin duen azken lana Los Crímenes de Oxford (2008) izan da, eta bertan Elijah Wood eta Leonor Watling aktoreekin lan egin du. Pelikulak ia 8 milioi euro bildu ditu, eta aurtengo zintarik ikusienatakoa bihurtu da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta