2008/05/13
Kaotiko, Orishas, El Consorcio, Oskorri eta La Mala Rodriguez ere arituko dira uztailaren 11tik 18ra ospatuko diren Karmengo jaietan.
Santurtziko (Bizkaia) Udalak uztailaren 11tik 18ra ospatuko diren Karmengo jaietan izango diren kontzertuen programazioa aurkeztu du.
Ken 7 Gernikako taldeak emango die hasiera jaiei, Renfeko geltoki zaharrean (bertan izango dira emanaldi guztiak) emango duen kontzertuarekin. Hurrengo egunean, Boney M taldea arituko da; aurretik, baina, Azul y Negro igoko dira taula gainera.
Uztailaren 13an (igandea), Oskorri eta Union Musical Vizcaina musika-banda izango dira herria dantzan jarriko dutenak. Hilaren 14an, berriz, Chambaok joko du eta hilaren 15ean Despistados taldeak.
El Consorcio izango da uztailaren 16an kontzertua emango duen taldea. Hilaren 17an, bestalde, Kaotiko eta No Relax taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. La Quinta Estacion uztailaren 18an izango da Santurtzin, eta horixe izango da Hegoamerikatik bueltan Europan emango duten lehen kontzertua.
Karmengo jaien egitarauari amaiera emateko kontzertu bikoitza antolatu dute. Uztailaren 19an (larunbata) izango da Orishas talde kubatarren eta La Mala Rodriguez espaniarraren eskutik.
Euskadi Irratiko azken albistegia