2008/05/13
Buruz-buruko txapelketa nagusian Asier Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak aurreneko finalerdia larunbatean Labriten jokatuko dute. Bi nafarrek, asteazken goizean izango dute pilota aukeraketa Labriten.
Bigarren Mailako txapelketa ere azken txanpan da. Bi finalerdiak aste honetan jokatuko dira. Ostiralean, Villamediana de Ireguan, Julen Retegi eta Iker Arretxe neurtuko dira. Igandean, Eibarren, Larralde eta Urrizelkiren txanda izango da. Bi irabazleek finala, maiatzaren 31n jokatuko dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia