2008/05/13
Barack Obama hautagai demokratak geldiune laburra egin zuen Virginian, ia segurtasun osoz Hillaryk irabaziko duela jakin arren.
Hala ere, alderdian bolo-bolo dabil Illinoiseko senatariak irabaziko duela, eta beraz, bera egongo dela John McCain hautagai errepublikanoarekin lehian.
Virginiara egin zuen bisita hartan, Obamak gogor salatu zuen McCainek Armadako beteranoen heziketa hobespenak hobetzeko lege berriari uko egitea.
Horrez gain, Obamak esa zuen datorren astean Missouri, Florida eta Michiganeko estatuetara bisita egingo zuela, eta burua azaroko hauteskundeetan jarrita daukala.
"Ulertzen dut zeuteako askok Clinton senatariari emango diozuela zeuen bozka" adierazi zuen Obamak.
New Yorkeko senatariak, bestalde, gero eta aukera gutxiago dituen arren bere kanapinarekin jarraituko duela zin egin du, eta bide batez, Virginian ahalik eta bozka gehien lortzeko irten zen kalera.
"Lehenengo egunetik zeuek guztiontzako lanean hasiko den Presidente bat behar dugu, eta horixe da nik neuk egingo dudana" esan zuen lehen dama ohiak Clear Forken.
Obamak abantaila handia dauka Clintonen aurrean, baina zantzu guztien arabera, Virginian porrota jasoko du, izan ere, zundaketen arabera Clinton 20 puntu aurretik dago.
Estatu honetan botazioa asteartean bukatuko da bertako arratsaldeko 19:30etan (01:30k Euskal Herrian) eta emaitzak denbora tarte murritzean irtengo direla jakinarazi dute.
Garaipen garrantzitsua Clintonentzako Obama harrapatzeko nahikoa ez den arren. Orain arte, 1.866 delegatu daude Obamaren alde eta 1.703 Clintonen alde.
Obamak 160 delegatu behar ditu izendapena lortu eta behin betiko Clinton atzean uzteko.
Hala ere, hautagaiek ezin dute garaipenik lortu superdelegatuen (edozein hautagairi babesa emateko aukera duten alderdiko 800 kide) babesa jaso barik.
Euskadi Irratiko azken albistegia