logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 15:23:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

PALAU DE LA MUSICA

Joaquin Achucarro pianistak Urrezko Domina 2008 jaso du gaur

2008/05/13

Piano-jotzaile bilbotarraren lan profesionala eta izaera solidarioa nabarmendu ditu Mayren Beneyto Valentziako Palau de la Musicako presidenteak.
Mayren Beneyto Valentziako Palau de la Musicako presidenteak eman dio saria Joaquin Achucarro pianojoleari. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Mayren Beneyto Valentziako Palau de la Musicako presidenteak eman dio saria Joaquin Achucarro pianojoleari. Argazkia: EFE

Joaquin Achucarro piano-jotzaile bilbotarrak Valentziako Palau de la Musicak ematen duen 2008ko Urrezko Domina jaso du gaur. "Jose Iturbi zuzendari valentziarraren ondorengotzat" jo dute Achucarro. Sari banaketa ekitaldian Manuel de Falla, Claude Debussy, Enrique Granados, Isaac Albenéniz eta Fryderyk Chopin konpositoreen lanak jo ditu.

Mayren Beneytoren, Palau de la Musicako presidentearen, hitzetan Achucarro munduko pianistarik onenetakoa da eta bere lan profesionala eta izaera solidarioa nabarmendu ditu.

Achucarrok, bestalde, Urrezko Domina jaso duela jakiteak "zoriontasuna sortu" diola esan du, "laino artean" egotearen sentsazioa izan duela. Hala ere, erantzukizun handia ere badela argitu du eta lanean jarraitu beharko duela.

Iturbik aholku bat eman ziola aitortu du Achucarrok, beti jarraitzen duen gomendioa: "kontzertugile handia izateko bidea oso gogorra da, baina ez tragedia bat" esan zion musikari valentziarrak. Lanarekin, esfortzuarekin eta emaztearen laguntzarekin lortu du hori.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta