logo de eitb24
2008ko abuztuak 20 | 17:35:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

USTEZKO IRUZURRA GUGGENHEIMEN

BBK-k Cearsolori Guggenheimeko kontuen kodea eman ziola salatu du Vidartek

2008/05/13

BKK-k onartu du "akats" baten ondorioz eman ziotela Roberto Cearsolori Guggenheimeneko kontuetan sartzeko klabea. Finantza zuzendari ohiak eta Juan Ignacio Vidartek gaur deklaratuko dute Bilboko epaitegian.

Guggenheimen izan den ustezko iruzurraren erantzukizuna BKKren "hutsegite" bati leporatu dio Juan Ignacio Vidartek; izan ere, atzo esan zuenez, banketxeak "baimenik gabe" museoaren kontuen klabea eman zion Roberto Cersolo Guggenheimeneko finantza zuzendari ohiari.

Vidartek, Miren Azkarate Kultura sailburuarekin batera, agerraldia egin zuen atzo Legebiltzarrean ustez Cearsolok egindako iruzurraren inguruko azalpenak emateko.

Guggenheimeko zuzendariak azaldu zuenez, Cearsolok ez zuen koderik museoaren diru-kontuetara sartzeko. Alabaina, 2004ko martxoan, Cearsolok klabe bat emateko eskatu zion BBKri eta honek hala egin zuen, Vidarteren arabera.

"Cearsolo jaunak kode bat eskatu zuen eta BKK-k baimenik gabe eman egin zion eta ez ziguten ezer jakinarazi. Akats bat da, argi dago; baina ez da gure akatsa", azpimarratu zuen.

BKK-k onartu du

Bestalde, BKK-k onartu du ez zuela behar bezala jokatu Guggenheim Museoko finantza zuzendari ohiari kontuen klabea ematerakoan. "Jarrera desegokia eta ez ohikoa" izan zela adierazi zuen.

Banketxeak azaldu duenez, BKK-ko langile baten konfiantza aprobetxatu zuen Cearsolok klabea lortzeko. Behargin horri espedientea ireki diotela zehaztu dio entitateak Europa Press albiste-agentziari.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta