logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 03:12:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

IRUZKINA

Txina: hondamendia eta aukera

2008/05/13

Jesus Torquemada.
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

Agintariek orain dute aukera Txina herrialde moderno eta garatua dela erakusteko.

Pekingo Olinpiar Jokoak izan behar zuten horretarako aukera, txinatarrek mundu osoari erakutsi behar baitiote zenbaterainoko garapen maila lortu duten.

Ziur Jokoak arrakastatsuak izango direla, tibetarren protestek pixka bat ilundu duten arren, baina Sichuango lurrikaran erakutsi behar dute agintari txinatarrek benetan egoerak eskatzen duen adinako garapen-maila badutela.

Duela hiru urte, Katrina urakanak New Orleans suntsitu zuenean mundua jabetu zen Estatu Batuetan zerbait gaizki zebilela. Munduko herrialderik aberats eta aurreratuenean desberdintasun handiak zeudela oraindik gizartean, baita arrazaren araberakoak ere.

Beste adibide bat ere badugu eskuartean: jende asko orain konturatu da Myanmarren diktadura bat dutela, militarrak ez baitira kezkatzen kaltedun zibilei laguntzeaz.

Txinako agintariek aukera ezin hobea dute orain ia 4 milioi soldadu dituen Armadak zerbaiterako balio duela erakusteko.

Horrelako hondamendi baten aurrean antolatzeko gai direla erakusteko aukera dute eta erakutsi egin behar dute eraginkortasuna sekretismoaren gainetik dagoela, informazioa emateko gai direla. Eta egia esan, momentuz esan liteke bide onetik hasi direla.

Txinak behar bezala erantzuten badio lurrikara honi, Olinpiar Jokoekin lortu asmo duten arrakasta propandiskoaren pareko arrakasta lortuko du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta