2008/05/13
Sebastian Gonzalezek arazoak izan zituen larunbatean Irujoren aurkako partida amaitzeko. Aspeko aurrelariak ezker hankan uzkurduraren bat izan zuen eta lesioaren larritasuna neurtzeko Txema Urrutia medikuak resonantzia magnetikoa egungo dio Iruñan.
Lesioak ez dirudi larria denik eta Gonzalezek ez du arazorik izango maiatzaren 25ean, Atanon, Barriolaren aurka finalerdia jokatzeko.
Bestetik, Asegarcek jakinarazi duenez, Ibai Zabala gazteak maiatzaren 23an Elorrion jokatuko du debuteko partida. Pablo Berasaluze lagun duela Agirre eta Izaren aurka neurtuko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia