logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:40:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

MYANMAR

Soilik Bogalay hirian 80.000 pertsonak laguntza behar dute

2008/05/12

'Nargis' zikloiari erantzuterakoan "herritarrak aurretik jarri behar" dituela esan dio Ban Ki-moonek Batzorde Militarrari. Nazioarteko laguntza pixkanaka heltzen jarraitzen ari da.

Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeko laguntzaileek ziurtatu dutenez, soilik Bogalay hirian eta inguruan 80.000 pertsonak berehalako laguntza behar dute, 'Nargis' zikloi tropikala Myanmarretik igaro ostean.

Erakundeak lekukoen hitzak bildu ditu komunikatu batean eta, testigantza horien arabera, elikagaiak agortzear daude, eta pertsonen eta animalien gorpu ugariek edan daitezkeen ur-lasterrak oztopatzen dituzte, izurri arriskua handituta.

Beste alde batetik, 'Nargis' zikloiari erantzuterakoan "herritarrak aurretik jarri behar" dituela esan dio Ban Ki-moonek Batzorde Militarrari, eta bakarrik biktimen herenari lagundu ahal izan diotela gaineratu du.

Gaur laguntzaz kargatutako AEBetako Armadaren lehen hegazkina heldu da Myanmarrera, eta Medicos Sin Fronterasena ere. Bitartean, nazioarteko erakundeek ere laguntza banatzen jarraitzen dute, Batzorde Militarrak onartzen duen bitartean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta