logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:36:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

EUROPAKO HIRIBURUA

Donostia Europako Hiriburu Kulturala izateko hautagai izango da

2008/05/12

Gipuzkoar hiriburuak hautagaitza aurkeztuko du 2016.ean Europako Hiriburu Kulturala izateko asmoz. Ekimena talde guztiek onartu dute.

Donostiako Udaleko osoko bilkuran, 2016. urtean hiria Europako Hiriburu Kulturala izateko hautagaitza onartu dute.

Alderdi guztiek ekimena eta Donostiak ezaugarri horietako ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna azpimarratu dituzte, "hiriak duen kulturaren eta jaialdien aberastasuna", eta "urte osoan antolatzen diren ekitaldietan hiritarren jarrera" kontuan hartuta.

Odon Elorza Donostiako alkateak egin duen hitzaldian, hautagaitza "erronka bat" dela adierazi du eta egiteko dauden egitasmo estrategikoak harekin bat egingo dutela gaineratu du, hala nola azpiegitura berriak, ekipamendu kulturalak, egitasmo berritzaileak eta hiri garapen jasangarri berriak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta