logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 00:57:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

BERREGITURAKETA

Urazcak uste du kaleratzeak egongo direla

2008/05/12

Iragan astean ordainketen etenaldia aurkeztu ondoren, euskal enpresa eraikitzaileak esan du "normaltasun osoz" ari dela lanean, baina "hartuko dituzten erabakien zain" dagoela gaineratu du.
Urazca enpresaren egoitza. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Urazca enpresaren egoitza. Argazkia: EiTB

Urazca euskal enpresa eraikitzaileak uste du ziur aski kaleratzeak egongo direla, konpainiako iturriek informatu dutenez. Iragan astean ordainketen etenaldia aurkeztu zuen Urazcak, Zerbitzuak eta Ingurumena atalean izan ezik.

Kaleratze horiek enpresak egitea aurreikusita duen berregituraketaren barnean dago, eta egun dituen likidezia arazoak gainditzeko helburuarekin egingo du, iturri horiek baieztatu dutenez.

Iturrien arabera, orain dagokiona ari da kudeatzen taldea, eta enpresa "normaltasun osoz" ari da lanean.

Dena dela, iturri horiek adierazi dute "erabaki batzuk administrazioaren eskuetan" egongo direla, eta "hartuko diren erabakien zain" daudela.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta