2008/05/12
Sothebys enkante-etxeak egin berri duen txostenaren arabera, Bilboko Guggenheim Museoaren bilduma iraunkorraren balioa 262 milioi dolarrekoa da, lanak erosi zituztenean balio zutenaren hirukoitza. Balioa gehien handitu duen lanen artean, Chillidaren lau eskultura daude.
Lau urtean behin eta museoak berak eskatuta, Sothebys enkante-etxeak prezio eguneratuen txostena egiten du. Gaur arte, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 96 milioi euro gastatu dituzte Guggenheim Museorako artelanak erosteko.
Beraz, bildumaren balioa bikoiztu egin da. Egun, 180.311.000 eurokoa da balio hori; hau da, hirukoiztu egin da prezioa dolarretan.
Mark Rothko margolariaren lan bat da balioa gehien handitu duena. Izenik ez duen lan horrek hasieran baino %1.300 gehiago balio du. Ia maila horretara iristen dira Chillidaren lau lan, balioa %1.000 handitu zaie eta.
Argilunak
Dibisak aldatzerakoan galdutako dirua edo langile batek burututako iruzurra izan daitezke urteotako argia ilundu dutenak. Juan Ignacio Vidarte Museoaren zuzendariak azaldu duenez, dolarretan erostearen arrazoia garai hartan euroak zuen ahultasuna izan zen. Gainera, auditoria egiten ari den enpresak lau aste barru iruzurraren datu gehiago emango dituela esan du Vidartek.
BBKren "akats" bati esker lortu omen zuen Roberto Cearsolok diru-kontuetara sartzeko kodea, zeren, agertu duenaren arabera, "baimenik gabe" lortu baitzuen. Cearsolok bihar deklaratuko du Epaitegian.
Euskadi Irratiko azken albistegia