logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:44:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ESKUBALOIA

Itxako Navarra lider da jardunaldi baten faltan

2008/05/12

Itxakok garaipen garrantzitsua lortu zuen Parc Saguntoren aurka Valentzian (28-30) –inork irabazi ez zuen kantxan- eta ligako lider jarri da jardunaldi baten faltan.
Itxako navarrako jokalariak.

argazkia handitu

Itxako navarrako jokalariak.

Elda Prestigio taldearekin berdinduta daude, Alacantekoek Ribarrojan berdindu baitzuten. Liga txapelketa, beraz, asteazkenean erabakiko da. Itxakok Leonen aurka jokatuko du Lizarran. Eldaren hutsak, nafarren garaipenarekin batera, liga txapelketa Nafarroarako bidean jarriko luke.

Eta hau guzti hau, Europako hitzordu garrantzitsuaren atarian. Nafarrak asteburu honetan Volvograden jokatuko dute EHF Kopako finaleko joaneko partida historikoa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta