logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:23:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Dady: "Santanderren irabaztea da gure asmo bakarra"

2008/05/12

Aurrelari portugaldarrak gola egin zuen aspaldiko partez Murtziaren aurka, eta baikor mintzatu da Osasunaren etorkizunaren inguruan.
Dadyk gola sartu zuen Murtziaren aurka. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Dadyk gola sartu zuen Murtziaren aurka. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Murtziaren aurka hiru puntuak lortu ostean, Osasunako jokalariek argiago ikusten dute etorkizuna. Azken jardunaldian Santanderren irabaziz gero Osasunak Lehen Mailan jarraituko du, eta Racingen aurka galdu arren ere salbatu daitezke gorritxoak, une honetan ez baitaude jaitsiera postuetan. Osasunak Santanderren galdu arren, Zaragozak ere Mallorcan galtzeak Osasuna utziko luke Lehen Mailan, eta Zaragozaren berdinketa batekin ere salbatu daiteke Osasuna galdu arren. "Aldagelako giroa iragan astekoa baino askoz hobea da, jokalariak aldarte hobean gaudelako atzo irabazi ostean. Atzo Murtzia mendean hartzea oso garrantzitsua zen guretzat, bizia ematen digu garaipenak, eta gustura gaude denok", onartu du Osasunako golegilerik onenak, Dadyk, gaur, esaterako.

Hargatik, oraindik beste partida bat irabazi behar dutela esan du Dadyk: "Gure asmo bakarra Santanderren ere irabaztea da. Beste aurkarien emaitzei begiratu gabe, salbazioa gure esku dago eta irabazten ahalegindu behar dugu. Badakigu partida gogorra izango dela, Racingek ere UEFA duelako jokoan. Halere, guk gehiago dugu jokoan. Atzo aurrerapauso bat eman genuen, eta horrek konfiantza ematen digu amaiera arte borrokatzeko. Ezin dugu Mallorcak eta Zaragozak egiten dutenaren zain geratu", esan du jatorri afrikarreko aurrelari portugaldarrak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta