logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:33:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

MONEGROS DESERT FESTIVAL

Miss Kittin & The Hacker eta 2 Many Dj's taldeak jaialdian arituko dira

2008/05/12

Uztailaren 12tik 13ra bitartean egingo da, eta 70 taldek baino gehiagok parte hartuko dute.

2 Many DJ's belgiarrak, Miss Kittin & The Hacker frantziarrak eta Laurent Garnier dj ezaguna 2008ko Monegros Desert Festivaleko kartelaren buru egongo dira. Aurtengoa jaialdiaren hamalaugarren aldia izango da, eta uztailaren 12tik 13ra egingo da, ia 24 orduz jarraian, Fragan (Huesca).

2008ko edizioan 70 taldek baino gehiagok esku hartuko dute, eta horien artean egongo da Miss Kittin & The Hacker, azken belaunaldiko musika elektronikoak duen bandarik azpimarragarrienetakoa.

Antolatzaileek 40.000 pertsona baino gehiago bertaratzea espero dute. Hara hurbilduko direnek 2 Many DJ's belgiarrekin batera joko duen Soulwax taldea edota Skream britainiarraren erritmo kaletarra entzuteko parada izango dute.

Horrez gain, panoramako dj sonatu eta ezagunenek ere beren tartea daukate kartelean, hala nola Richie Hawtin, Sven Väth, Dave Clarke edota DJ Hell bezalako artistek. Bestalde, Detroiteko technoaren soinu klasikoak Derrick Mayren eskutik entzungo dira, eta Chelis zaragozarrak techno esperimentala eskainiko du, besteak beste.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta