logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 18:05:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

HAUTESKUNDEAK SERBIAN

Gobernu berria eratuko duela iragarri du Boris Tadicek

2008/05/12

Bestalde, Tomislav Nikolicen Serbiako Alderdi Erradikalak ere herrialdea gobernatzen saiatuko dela ohartarazi du. Irakur ezazu Jesus Torquemadaren analisia eitb24.com-en.

Boris Tadic Serbiako presidente eta Alderdi Demokratikoko liderrak Gobernu berria eratuko duela iragarri du bart. "EBean sartzen eta Kosovo Serbian mantentzen" ahaleginduko dela azpimarratu du Tadicek.

Bestalde, Tomislav Nikolicen Serbiako alderdi Erradikalak (SRS) ere herrialdea gobernatzen saiatuko dela ohartarazi du. Horretarako Vojislav Kostunica lehen ministro ohiaren Serbiako Alderdi Demokratikoarekin bilduko dela jakinarazi du.

Dagoeneko botoen %33,9 zenbatu dituzte eta emaitzek Boris Tadic buru duen koalizioari (DS) ematen diote garaipena, botoen %36,9 eskuratuta Parlamentuan 102 ordezkari lortuko dituelako. Alderdi Erradikalak bozen %28,5 lortu ditu, Errepublikako Hauteskunde Batzordearen (RIK) arabera.

EB eta Kosovo dira "Gobernu berriaren eta presidentearen helburu nagusiak", nabarmendu du Tadicek alderdiaren egoitzan.

Europan sartzeko nahia argi utzi dute serbiarrek, agintariaren arabera. "Presidentetzarako hauteskundeetan egin bezala, EBean sartu nahi" direla esan dute herritarrek azpimarratu du.

Nikolicek ere gobernatu nahi du

Bestalde, Gobernua eratzeko elkarrizketak hasiko dituela iragarri du Tomislav Nicolic SRSko presidenteorde eta hautagaiak. Horretarako, lehen bilera Kostunicaren DSSrekin izango duela baieztatu du.

Gobernu berria osatzeko babes nahikoa izango dutela esan du Nikolicek, nahiz eta oraindik alderdiekin kontakturik ez izan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta