
2008/05/12
Tehaupoon olaturik ez da momentuz eta txapelketari ezin izan zaio hasiera eman. Surflariak, antolatzaileak, hedabideak eta zaletuak arduaratuta daude olatu faltagatik eta iazkoa bezain txapelketa eskasa izango ote den beldur dira. Olatuak espero dira astearte edo asteazkenerako, baina ez dira olatu handiak izango (metro edo metro eta erdikoak).
Atzerapen hau Aritz Aranbururentzat ona da, beta gehiago izango baitu orkatileko minaz osatzeko.
Ingleby nagusi Angelun
Harley Ingleby australiarrak irabazi zuen Angelun munduko longboard zirkuitoko lehen proba. Finalean Antoine Delpero menperatu zuen, 8.25 eta 8.4 puntuko bi olaturi esker. Azken eguna Les Dunes-eko olatuetan burutu zen, Cavaliers-en ez baitzen baldintza egokirik egon.
Munduko longboard zirkuitoak soilik bi proba ditu, Euskal Herrian lehena, eta Californian, Trestlesen bigarrena, urrian.