logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:42:49
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

KONTZERTUA

Andres Calamaro Bilbon izango da maiatzaren 31n

2008/05/12

La lengua popular azken diskoa aurkeztuko du Vista Alegre zezen plazan 21:00etatik aurrera.

Andres Calamaro kantautore argentinarrak La lengua popular bere azken diskoa aurkeztuko du Bilbon hilabete honen amaieran. Kontzertua Vista Alegre zezen-plazan izango da, maiatzaren 31n, gaueko bederatzietatik aurrera.

La Lengua Popular lana iaz kaleratu zuen argentinarrak eta diskoa aurkezteko bira egiten dabil. Buenos Aireseko MondoMix estudioetan grabatutako hamabi abestik osatzen dute argentinarraren azken lana.

La lengua popular Cachorro Lópezek ekoiztu du. López Calamaroren txikitako laguna da, eta elkarrekin aritu ziren Los abuelos de la nada taldean.

"Mi gintonic", "Sexy & barrigón", "Soy tuyo" eta "Carnaval de Brasil" dira, "Loco", "Flaca" edota "El cantante" bezalako abestiekin ospea erdietsi zuen artistaren disko berriko kanta batzuk.

Andres Calamarok Bilbon emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude BBK sarean, 24 euroren truke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta