2008/05/12
Esprinta etapako hamaikagarren erorikoaren ostean jokatu zen, eta Bennatik sasoiko bigarren etapa garaipena eskuratu zuen, Romandiako Tourrean lehena lortu ondoren. Arezzoko txirrindularia Zabel -37 urterekin esprinta irabazteko gai dela erakusti zuen-, gainditu zuen azken metro ikusgarri batzuekin.
Koldo Fernández de Larrea seigarren izan zen etapan. Arabarra oso atzetik ekin zion esprintari eta txirrindulari dexente gainditu zituen azken metroetan. Hala ere, Bennatiren gurpiletik oso urrun egon zen beti ere Euskaltelekoa.
Jardunaldi luzea, Siziliako uhartean azkena, eta aurtengo saioko aurreneko esprinta. Etapari ihesean joan ziren sei txirrindularik bota zioten gatz apurra. Ez zuten, baina, pelotoia arduratu, beti kontrolpean eduki baitzituzten. Pellizottiren Liquigasek kontrolatu zuen tropela ia beti, eroriko ugari izan zituen jardunaldia.
55. kilometroan Riccardo Chiarini (LPR), Mickael Buffaz, Jeremy Roy (La Française), Kevin Seeldrayers (Quick Step), Matej Jurco (Milram) eta Pavel Brutt (Tinkoff) txirrindulariek ihes egin zuten Malettoko gaina igaro eta gutxira. Tropelak 29 kilometroren faltan irentsi zituen.
Bihar, laugarren etapa, Pizzo Calabro eta Catanzaro artean, bi mendaterekin. Azkena helmugarako 20 kilometroren faltan, nahiz eta Mendiko Sari Nagusirako puntuagarria ez den izango. Profila ikusi.
Hirugarren etapako sailkapena:
1. Daniele Bennati (Liquigas)
2. Erik Zabel (Milram)
3. Danilo Hondo (Serramenti)
...
6. Koldo Fernández de Larrea (Euskaltel-Euskadi)
Euskadi Irratiko azken albistegia