2008/05/12
Txinan izandako lurrikara batek Sichuan probintzian (Txinako hego-mendebaldea) izan du epizentroa, 8.533 lagun hilda eta 10.000 zaurituta, Xinhua Estatuko albiste agentziak eta bertako iturriek informatu dutenez.
Beichuanen bakarrik miaka lagun inguru hil direla kalkulatu dute, eta eskualde horretako eraikinen %80 lurrera erori direla uste dute.
Bitartean, 100 bat kilometrora erreskate-lanetan dabiltza, Dujiangyanen eraitsitako institutu batean harrapatuta geratu diren 900 ikasleak handik ateratzeko helburuarekin.
Gainera, hiri horretako ospitale bat ere eraitsi da lurrikararen ondorioz, Xinhuak informatu duenez lekuko bat aipatuta.
Lurrikara Txinan 14:28ak zirenean (08:00ak Euskal Herrian) gertatu da, eta herrialde horretan azken 30 urteetan izandako txarrenetarikoa izan da. Kalte gehien Sichuan, Yunnan eta Gansu probintzietan eragin du, eta Chongqing udalean ere.
Kaltetutako eskualdea 1,3 milioi kilometro karratukoa da eta 180 milioi pertsona bizi dira bertan, Txinako herritarren %10 baino gehiago, hain zuzen.
Euskadi Irratiko azken albistegia