2008/05/12
Serbiarrentzat ez da batere erraza Europar Batasunaren aldeko botoa ematea, askoren ustez EBk baitu Kosovoren independentziaren errua.
Gainera, gogoan dute Javier Solana Europako diplomaziaren burua NATOko idazkari nagusi zenean Serbia bonbardatu zutela, soldaduak Kosovotik kanporatzeko. Horregatik, meritu handiagoa du Boris Tadic presidenteak atzoko hauteskundeak irabazi izanak, iragana ahaztu eta Europar Batasunera hurbiltzea defendatzen duen alderdiko burua baita.
Tomislav Nikolicen alderdi erradikalaren diskurtsoa nazionalistagoa da, Batasunean sartzeari atea ixten dio eta kosta ala kosta Kosovo berreskuratzea du helburu.
Duela urtebete, alderdi erradikalak hauteskundeak irabazi zituen eta, beraz, logikoa zirudien orain berriro bera izatea garaile, batez ere kontuan izanda Kosova galdutzat eman dutela.
Baina harrigarria dirudien arren, europazaleak izan dira azkenean garaile. Hala ere, ez dute gehiengo nahikorik eskuratu eta alderdien arteko koalizioa beharko dute gobernatzeko.
Duela urtebete alderdi erradikalari gertatu zitzaion gauza berbera gerta dakioke, hauteskundeak irabazi arren ezin izan baitzuen gobernurik osatu.
Arazo berbera izan dezake orain Tadicen Alderdi Demokratak. Milosevic zenaren Alderdi Sozialistak du giltza, hori bai ironia.
Euskadi Irratiko azken albistegia