2008/05/12
Desadostasunak direla eta, alderdiaren txosten politikoa idazteari utzi dio Maria San Gil Euskadiko PPko presidenteak. Txostena Alderdi Popularraren Kongresuan aurkeztuko dute ekainean, alderdiko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
"Funtsezko" irizpideei dagokienez iritzi desberdinak ditu Euskadiko PPko presidenteak, iturri beren arabera.
"Alderdiaren estrategia politikoa hobetzeko" bere "iritzia" ematen jarraituko duela azpimarratu du, ordea, San Gilek, ohar baten bidez, lan hori ez duela utziko esan du, hain zuzen ere.
Ekainaren 20tik 22ra bitartean Valentzian izango den XVI. Kongresu Nazionalean aurkeztuko den txostenaren egileetako bat zen Maria San Gil. Jose Manuel Soriarekin eta Alicia Sanchez Camachorekin batera ari zen lan horretan Euskadiko PPko presidentea.
Txostenak aurkezteko egunaren bezperan
EAEko Alderdi Popularreko presidenteak txostena idazteko lana bertan behera uzteko erabakia txosten Politikoa, alderdiaren estatutuak eta ekonomiari buruzko testuak PPren Kongresuan aurkeztu behar ziren egunaren – maiatzak 12 – bezperan eman du jakitera.
PPren Kongresuaren hitzordurako Mariano Rajoyk soilik iragarri du Alderdi Popularreko lider izateko hautagai gisa aurkeztuko dela.
Euskadi Irratiko azken albistegia