logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:06:14
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-MURTZIA (2-1)

Osasunak garaipena lortu du eta jaitsiera postuetatik atera da

2008/05/11

Garaipena oso garrantzitsua izan da eta Zaragozak berdindu duenez jaitsiera postua utzi du talde gorritxoak.

Osasunak hil ala biziko partida jokatu zuen Reyno de Navarran Murtziaren aurka, Lehen Mailan geratzeko lehian bizirik jarraitu ahal izateko garaipena behar baitzuen.

Partida bikain hasi zen Osasunarentzat, izan ere, lehen minutua bete orduko Dadyk norgehiagokako lehen aukera aprobetxatu baitzuen markagailuan 1-0ekoa jartzeko. Gol horrek lasaitasuna eman zion Osasunari eta Murtziak ez zuen arriskurik sortzen.

Minutuak aurrera joan ahala, ordea, urduritasuna agerikoa zen etxeko jokalarietan eta Murztia gol aukerak sortzen hasi zen, baina ez zuen gola sartzea lortu eta atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ziren Osasunakoak.

Bigarren zatiaren hasieran, Osasuna partidaren bila joan zen eta 52. minutuan Hugo Vianak ateratako falta bat, Juanfranek errematatu zuen sare barrura, markagailuan 2-0eko emaitza ezarriz eta lasaitasun handia ematen zuen gola izan zen. Ordutik aurrera Osasuna izan zen jaun eta jabe eta gol aukera asko huts egin zituzten nafarrek. Azkenean, Murtziak ohorearen gola lortu zuen Abelen bitartez (92. minutua). Hala eta guztiz, hiru puntuak Iruñan geratu ziren.

Osasunak irabazi ondoren eta Zaragozak Real Madrilen aurka bina berdindu ondoren, nafarrak jaitsiera postuetaik atera dira eta zaragozarrak geratuko dira postu horretan.

Fitxa teknika:

Osasuna: Ricardo; Azpilkueta, Krutxaga, Josetxo, Monreal; Puñal, Astudillo (87', Nekounman), Juanfran, Plasil (62', Vela); Dady eta Pandiani (45', Hugo Viana).

Murtzia: Carini; Peña, Marañon, Pignol, De Coz, Iñigo, Mejia, Aquino, De Lucas (66', Abel), Goitom eta Ivan Alonso.

Golak: 1-0; 1'.Dady. 2-0; 52'. Juanfran. 2-1; 92'.Abel.

Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta