logo de eitb24
2008ko urriak 07 | 15:29:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB-RACING (0-0)

Golik gabeko berdinketarekin bukatu da Katedraleko partida

2008/05/11

Zuri-gorriek eta kantabriarrek ez dute partida ona jokatu Katedralean. Puntuarekin Athleticek Intertotoa jokatzeko aukera apurrak mantentzen ditu.
Athleticek agur esan dio Katedralari datorren denboraldira arte. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Athleticek agur esan dio Katedralari datorren denboraldira arte. Argazkia: EFE

Lehenengo minutuetan bisitariak hobeto aritu ziren. Racingek zuri-gorriak baino hobeto ekin zion neurketari. Baina Athleticek ez zuen San Mameseko zaleen aurreko azken partida oparitu nahi eta indarrak parekatzen hasi ziren.

Hamabosgarren minututik aurrera Athleticek neurketako minuturik onenak jokatu zituen. Susaetak behin eta berriz gainditzen zuen kantabriarren defentsa eskuin-hegaletik, Llorentek goitik zetozen baloi guztiak eramaten zituen, eta Garmendiak eta Gabilondok ezinbesteko laguntza eskaintzen zuten erasoan. Aukera argiak sortu zituzten zuri-gorriek baina ezin izan zuten Toñoren atea zulatu.

Athleticen ekaitzak 20 minutu iraun zuen. Ondoren indarrak berriz parekatu ziren, baina Athletic zen arrisku gehien sortzen zuen taldea. Atsedenaldia berdinketarekin ailegatu zen.

Jokalariak aldageletara joatearekin batera amaitu zen partida. Izan ere, bigarren zatiak ezer gutxi eskaini zuen eta bi taldeak berdinketarekin pozik zeudela zirudien. Athletic noizbehinka saiakeraren bat egin zuen, eta Racing kontraerasoan irteten saiatu zen.

Baina erasoaldiak antzuak ziren. Eta datu argi bezala, bigarren zatian zuri-gorriek ez zuten atera jaurtiketarik egin. Berdinketak Intertotoa jokatzeko aukerak mantentzen ditu, baina horretarako Sevillari irabazi beharko diote zuri-gorriek ligako azken jardunaldian.

Athleticzaleek albiste on bat jaso zuten. Bilbao Athleticek mailari eutsi zion. Kike Liñeroren jokalariek 0-1 galdu zuten C.D. Logroñesen aurka, baina beste emaitzak alde izan zituzten bilbotarrek. Beraz, hurrengo denboraldian Bigarren B Mailan jokatuko dute berriz ere.

Fitxa teknikoa:

0.- Athletic Club: Armando; Iraola (Muñoz, 59'), Ustaritz, Amorebieta, Del Horno; Susaeta, Gurpegi, Javi Martinez (Yeste, 85'), Gabilondo; Garmendia (Aduriz, 74') eta Llorente.

0.- Real Racing Club: Toño; Oriol, Moraton, Cesar Navas, Pinillos; Jorge Lopez, Colsa, Duscher, Serrano; Munitis (Sergio Sanchez, 72') eta Smolarek (Tchite, 52').

eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta