2008/05/11
Alavesek eta Albacetek puntu bana lortu zuten Mendizorrotzan jokatutako 'finalean', partida berdindu eta gogor baten. Bi taldeek gol aukera onak eduki zituzten eta azken berdinketa (0-0) justua izan zen.
Alavesi abiadura falta izan zitzaion azken metroetan, nahiz eta Adrian Lopez aurrelariak lan handia egin zuen. Barkerok eduki zuen lehen zatiko aukera onena atsedenaldia baino minutu bat lehenago, baina bere jaurtiketak zutoinean jo zuen.
Bigarren zatian, Albacete sendo mantendu zen zelaian eta Alavesek ez zuen aurrean asmatzen.
Partidako azken txanpan, Albacete izan zen nagusi, baina ez zuen inork golik sartu eta bi taldeei gutxirako balio dien puntu banaketa egon zen bukaeran.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar Galvez, David Coromina, Tarantino; Gabri (46', Chema Mena), Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral (70', Igor Martinez); Adrian Lopez y David Aganzo (77', Raul Sanchez).
Albacete: Jonathan; Diego Alegre, Mainz, Noguerol, Peña; Pablo García (92', Fran Moreno), David Bauzá, Iker Begoña, Barkero (88', Ferron); Fernando Morán (72', Xavi Jimenez); y Calandria.
Euskadi Irratiko azken albistegia