logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 00:58:32
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

CADIZ-REAL SOCIEDAD (2-2)

Gutxirako balio duen berdinketa lortu du Realak

2008/05/11

Igoera postuetatik urruntzen duen berdinketa lortu du Realak Ramon de Carranza futbol-zelaian. Diaz de Ceriok eta Delibasicek sartu dituzte golak.

Realak berdinketa lortu zuen Ramon de Carranza futbol-zelaian. Berdinketak, baina, igoeratik urrundu ditu donostiarrak, postuok lau puntura baititu talde donostiarrak. Oraindik posible bada ere, Lehen Mailarako itzulera urrunago da.

Partida kontrolik gabe hasi zen, eta dibertigarria futbolzalearentzat. Etxekoek minutu batzutan neurketa kontrolatzen zuten, eta ondoren, bisitariak. Horrela igaro zen lehen zatiko parte handi bat.

Bolada horietako batean, Diaz de Ceriok markagailua estreinatu zuen. Gipuzkoarrak area barruko baloi bat baliatu eta sare barrura bidali zuen lehen zatiko 40. minutuan. Horrela heldu zen lehen zatiaren bukaera.

Bigarren zatian Cadiz erasora joan zen hasiera-hasieratik berdinketaren bila. Andaluziarren kemenak saria izan zuen zazpigarren minutuan, Danik banakoa sartu zuenean.

Golak gehiegizko eragina izan zuen Realeko jokalariengan eta burumakur ibili ziren donostiarrak golaren ondorengo minutuetan. Testuinguru honetan heldu zen Cadizen bigarren gola 63. minutuan, Nataliok Realeko defentsaren opari bat aprobetxatu ostean.

Lillok Novo eta Uranga sartu zituen zelaian berdinketaren bila. Zortzi minuturen faltan Delibasicek berdinketaren gola sartu zuen baina ez zen askoz gehiagorako betarik izan. Realak puntu bat lortu zuen Cadizera egindako visitan, baina puntuak igoeraren helburua urrunago jarri du, eta bakarrik bost jardunaldi falta dira liga amaitzeko.

Fitxa teknikoa:

2.- Cadiz: Contreras, Cristian, Paz, De la Cuesta, Raul Lopez, Kosovski (Enrique, 46'), Fleurquin, Bezares (Manu Barreiro, 46'), Gustavo Lopez (Miguel Garcia, m.68), Dani eta Natalio.

2.- Reala: Riesgo; Castillo, Mikel Gonzalez, Labaka, Elustondo; Gerardo, Marti, Larrea (Alvaro Novo, 65'), Fran Merida (Víctor, 73'), Delibasic eta Diaz de Cerio (Gari Uranga, 60').

Golak: 0-1, 38': Diaz de Cerio. 1-1, 52': Dani. 2-1, 64': Natalio. 2-2, 80': Delibasic.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta