logo de eitb24
2008ko abuztuak 28 | 17:46:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA 2008 (2. ETAPA)

Riccok irabazi du Agrigentoko amaiera ikusgarrian

2008/05/11

Joaquim Rodriguez saiatu da ihesean ailegatzen helmugara, baina azken metroetan taldetxo batek harrapatu du. Pellizzotti da lider berria. Webgune berezia.

Riccardo Riccok (Saunier Duval) irabazi zuen Italiako Giroko 2. etapa. Txirrindulariek, 207 kilometroko ibilbidea burutu zuten eta hiru italiar lehiatu ziren esprintean garaipena lortzeko. Esprint horretan, Ricco izan zen indartsuena, Danilo Di Lucari eta Pellizzottiri aurrea hartuz.

Joaquin Rodriguez espainiarrak erasoa jo zuen azken kilometroan, baina helmugarako 50 metro falta zirenean harrapatu zuten eta Riccok kendu zien etapa garaipena.

Vande Velde (Slipstream) ez da jada Giroko liderra, 'maglia arrosa' Pellizzottik lapurtu baitzion. Italiarra da lider berria.

Lasterketako lehen ordua bete zenean, 30. kilometroan, David Looslik (Lampre) eta Jeremy Royk (Francaise des Jeux) tropeletik ihes egin zuten eta 155. kilometroraino iritsi zen hauen ihesaldia. Eduki zuten abantaila handiena, hamar minutukoa izan zen.

Tropela bateratua joan zen azken kilometroetaraino, non Leonardo Piepolik (Saunier Duval) jo zuen lehen erasoa. Gero, Joaquin Rodriguezen erantzuna etorri zen, baina hau helmugarako 50 metro falta zirelarik harrapatu zuten eta bere ametsa pikutara joan zen. Azkenean, Ricco izan zen onena esprintean.

Igor Astarloa euskaldunak ez zen irteerara aurkeztu eta Girotik erretiratu zen tripako arazoengatik. Zabriskie (Slipstream) ere, erretiratu egin zen erorikoa izan ondoren.

Astelehenean, hirugarren etapa korrituko da, Sizilian egingo den azkena, Catanian hasi eta Millazon bukatuko dena 221 kilometroko luzera izango duelarik. Ikusi etaparen profila.

2. etapako sailkapena:

1. Riccardo Ricco (ITA/Saunier Duval) 5:48:35.
2. Danilo Di Luca (ITA/LPR Brakers) d.b.
3. Davide Rebellin (ITA/Gerolsteiner) d.b.
4. Franco Pellizotti (ITA/Liquigas) d.b.
5. Paolo Savoldelli (ITA/LPR Brakes) d.b.
6. Joaquim Rodriguez (ESP/CAISSE D'EPARGNE) d.b.
7. Jussi Veikkanen (FIN/Francoise des jeux) 4"ra.
8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 8"ra.
9. Leonardo Piepoli (ITA/Saunier Duval) d.b.
10. Andreas Kloden (ALE/Astana) 8"ra.

Sailkapen Nagusia:

1. Franco Pellizotti (ITA/Liquigas) 6:15.16.
2. Christian Vandevelde (USA/Slipstream-Chipotle) 1"ra.
3. Chris Sorensen (DIN/CSC) 7"ra.
4. Danilo Di Luca (ITA/LPR) d.b.
5. Morris Possoni (ITA/High Road) 8"ra.
6. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) d.b.
7. Nicki Sorensen (DIN/CSC) 17"ra.
8. Bradley McGee (AUS/CSC) d.b.
9. Kanstantsin Siutsou (BLR/High Road) 18"ra.
10. Paolo Savoldelli (ITA/LPR) 19"ra.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta