2008/05/11
Sudango hiriburuan, Khartumen, kalean ibiltzeko debekua eman dute, matxinoen (JEM) erasoaren ostean, kaleetan armak eta gorpuak daudelako oraindik.
Hiriburuan sakabanaturik diren gorpuen eta odolaren irudiak eskaini ditu Estatuko telebistak. Gainera, bost matxino presoren irudiak baita ere erakutsi ditu.
Istilu larriak atzo hasi ziren, Khartum hiriburutik gertu, Armadaren eta Justizia eta Berdintasunerako Mugimenduko (JEM) matxinoen artean. Khartumeko kontrola bereganatzen saiatu dira matxinoak gaur, baina Armadak erasoari erantzun dio eta miliziako zenbait komandante hil egin ditu, Gobernuak jakitera eman duenez.
Matxinoen eta Gobernuko indarren arteko enfrentamenduak hiriburuan ematen diren lehen aldia da, nahiz eta gatazka hamarkadetan aktibo izan ez da Khartumera orain arte heldu. Sudango presidenteak Txadekin zituen harreman diplomatikoak hautsiko dituela iragarri du, erasoaren erantzule egiten baitu Txad.
Darfur
Khartum Darfurreko lurraldeko talde matxino garrantzitsuenetarikoaren helburu bilakatu da erasoaldi horretan. Darfurrreko gatazkak 200.000 lagunen heriotza eragin du jadanik eta bi milioi eta erdi pertsona desplazatu ditu. Lurraldeko matxinoek Gobernu zentralari Darfurreko baliabide urriak gaizki banatzea egotzi ziotenean hasi zen gatazka.
Euskadi Irratiko azken albistegia