logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:28:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

ERREFERENDUMA

Parte-hartze masiboa izan dela esan du Myanmarreko Junta Militarrak

2008/05/12

Oposizioak, berriz, iruzur masiboa izan dela gogor salatu du. Jendeak ez zuela bere borondatez bozkatu, behartuta baizik. Askok salatu dute funtzionarioek beteta eman dizkietela txartelak.

Myanmarren (lehen Birmania), Nargis zikloiak eragindako hondamendia kontuan hartu gabe, Konstituzioari buruzko erreferenduma egin zuen herenegun boterean dagoen Junta Militarrak. Gainera, batere lotsarik gabe, bozketa arrakastatsua izan zela eta parte-hartzea ia %100 izan zela esan zuten atzo militarrek.

Oposizioak, berriz, iruzur masiboa izan dela gogor salatu du. Jendeak ez zuela bere borondatez bozkatu, behartuta baizik. Askok salatu dute botoa emateko zain zeudela txartelak beteta eman dizkietela funtzionarioek. Horrela, Myanmarreko oposizioak iruzurra sekulakoa izan dela esan du.

Zenbait hautesleku gainera, 11:00etan itxi zituzten, ordua berez seietatik lauetara zen bitartean. Era berean, botoa eman nahi ez zuen asko behartu egin dituzte militarrek. Jendea haserre dago zikloiak eragin duen sarraskia alde batera utzi eta erreferenduma egin delako.

Junta Militarrak ematen duen informazioa baina, erabat kontrakoa da. Parte-hartzea zabala izan dela ziurtatu dute eta herritarrek Konstituzio berriaren alde egin dutela.

Egoera dramatikoa

Nargis zikloiak astindutako eskualdeetan maiatzaren 24an egingo da erreferenduma. Egoera bertan dramatikoa da oso, milioika kaltetuk oraindik ez dutelako laguntzarik jaso. Nekez heltzen da laguntza, izan ere, Junta Militarrak trabak jarri dituelako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta