logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:07:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

BAT FORMULA (TURKIAKO S. N.)

Massak irabazi du "bere" zirkuituan

2008/05/11

Hirugarren urtez jarraian irabazi du brasildarrak Turkian. Podiumean Hamilton eta Raikkonen izango ditu lagun, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Lasterketa hasi eta gutxira neutralizatu zen, Giancarlo Fisichellaren eta Kazuki Nakajimaren autoak errepidetik kendu ahal izateko. Handik aurrera, Historiara pasako den ezer ez zen gertatu Turkiako zirkuituan.

Lider aldaketak bakarrik gertatu dira Felipe Massa gasolina hartzeko edo neumatikoak aldatzeko gelditu denean. Gainontzekoetan, Massa lider izan da arazo handirik gabe.

Bere atzetik Lewis Hamilton, hiru geldiuneko taktika erabili duena, sartu da. Britainiarrak aise kontrolatu zuen Raikkonen, batik bat azkenengo itzulietan.

Laugarren eta bosgarren postuak BMWko gidarientzat izan dira, eta seigarrena, Fernando Alonsorentzat. Asturiarrak helburua bete du, hiru talde handien atzetik sartu den aurreneko pilotua izan baita.

Raikkonenek Mundialeko sailkapeneko lider jarraitzen du 35 punturekin. Zazpi puntura Felipe Massa eta Lewis Hamilton dira.

Turkiako Sari Nagusiko sailkapena::

1. Felipe Massa (BRA) Ferrari 1h.26:49.451
2. Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes 3.779-ra
3. Kimi Raikkonen (FIN) Ferrari 4.271-ra
4. Robert Kubica (POL) BMW Sauber 21.945-ra
5. Nick Heidfeld (GER) BMW Sauber 38.741-ra
6. Fernando Alonso (ESP) Renault 53.724-ra
7. Mark Webber (AUS) RBR Renault 1:04.229-ra
8. Nico Rosberg (GER) Williams-Toyota 1:11.406-ra
9. David Coulthard (GBR) RBR-Renault 1:15.270-ra
10. Jarno Trulli (ITA) Toyota 1:16.344-ra

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta