logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:11:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

KOMIZIOAK SERBIAN

Parte-hartze errekorra izan da hauteskundeen lehen orduetan

2008/05/11

2004ko hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian izandako datuak gainditu dituzte hasierako emaitzek. Horrela, hauteslegoaren %6,1 botoa eman du jadanik.

Serbiako hauteskunde parlamentario, lokal eta probintzialetan parte-hartze errekorra izaten ari da lehen orduetan. 11:00k arte (Estatuko ordua) 400.000 boto izan dira, ondorioz, boto-emaileen %6,1 jadanik botoa eman dute, Hauteskunde Aske eta Demokratikoetarako Zentroak (CeSID) jakitera eman duenez.

2004ko hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian izandako datuak gainditzen dituzte hasierako emaitza horiek, Zoran Lucic erakunde horren zuzendariak B92 irratiari jakitera eman dionez.

Serbiarrek Parlamentuko 250 diputatu aukeratuko dituzte gaur 8.600 hauteslekutan. 22 zerrenda eta 3.137 hautagai aurkeztu dira hauteskundeetara. Baina, horretaz aparte, Vojvodinako Batzarraren 120 diputatuak eta 24 hiritako eta 150 herritako ordezkariak aukeratuko dituzte. Hauteslekuak 22:00etan (Estatuko ordua) itxiko dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta