logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:52:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

ENFRENTAMENDUAK TRIPOLIN

Gaueko istiluen ostean Armadak kontrola hartu du

2008/05/11

Tripolin (Libano) gauean hasi eta gaur goizera arte iraun duten enfrentamendu gogorretan hildako bat eta hiru zauritu izan dira.

Tripoliko Bab al Tebane eta Yabal Moceen auzoetan hasi dira Libanoko Armadako soldaduak zabaltzen, izan ere, gauetik Gobernuaren jarraitzaileek eta opositoreek liskarretan izan dira.

Gehiengo parlamentarioa duen Saad Hariri suniaren eta Alderdi Demokrata Arabiarraren jarraitzaileen artean izan diren borrokak amaitu eta gero hasi dira Armadako soldaduak zabaltzen, Libanoko Albiste Agentzia Nazionalaren (ANN) arabera.

Gauean hasi eta gaur goizera arte iraun duten enfrentamendu gogorretan hildako bat eta hiru zauritu izan dira.

Beirutetik erretiratu ostean

Hizbula talde xiitako milizianoak Beirut hiriburuko kaleetatik atzo erretiratu ostean gertatu dira enfrentamendu berri horiek. Libanoko Armadak Gobernuaren erabakia zuzendu eta Hizbularen eskakizunak bete zituenean erretiratu ziren milizianoak.

Ostegunean liskarrak hasi zirenetik 36 hildako eta 128 zauritu izan dira Libanon. 1990ean gerra zibila amaitu zenetik enfrentamendu larrienak izan dira horiek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta