logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:05:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

LARRIALDI EGOERA

Gutxienez 21 hildako AEBetan, tornadoengatik

2008/05/11

Milaka pertsona elektrizitaterik gabe daude. Oklahoman, Kansasen eta Missourin izan dute eragin gehien tornadoek.
Tornado batek eragindako kalteak. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Tornado batek eragindako kalteak. Argazkia: EFE

Gutxienez 21 pertsona hil dira atzo eta gaur bitartean Oklahoma, Kansas eta Missouri Estatuetako herri ezberdinetan izandako tornadoak direla eta. Missouri Estatuko larrialdietarako departamenduak azaldu duenez, gutxienez 12 pertsona hil dira Estatu horretan, eta horietatik 10 Newton konderrian.

Behin-behineko txosten ofizial batek azaldu duenez, kaltetutako guneak normaltasuna berreskuratzen ari da, baina oraindik ez dakite zenbat etxe dauden elektrizitaterik gabe, baina milaka izan daitezkeela uste dute. Beste batzuk elizetan jarri dituzten aterpetxetara eraman dituzte, Estatu Batuetako Gurutze Gorriarekin lankidetzan.

Beste bi hildakoek Barry eta Jasper konderritan galdu zuten bizitza, behin-behineko zenbaketa ofizialak azaldu duenez. George W. Bush presidente estatubatuarrak laguntzak onartu zituen ostiralean Oklahoman udaberriko ekaitzak jotzen dituzten 23 konderrientzat, eta bertan bost hildako daude. Picher konderrian desagertutako asko daude, Michelann Ooten Oklahomako larrialdi zerbitzuko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta