logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:47:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

KOMIZIOAK

Hauteslekuak ireki dituzte Serbian, legegintza-hauteskunde erabakigarrietan

2008/05/11

6,7 milioi serbiar daude botatzeko deituak. Analisten arabera, alderdiek ez dute gehiengo absolutua lortuko.

Hauteslekuek bere ateak ireki dituzte 07:00etan, balkaniar herrialdearentzat erabakigarriak izan daitezkeen legegintza-hauteskundeetan. 6,7 milioi hiritarrek dute botatzeko eskubidea, eta 250 hautetsi aukeratuko dituzte Parlamenturako, 22 alderdi eta koalizioren artean, erdia gutxiengoetakoak.

Ikerketen arabera, alderdi batek ere ez du lortuko gehiengo absolutua, bakarka. Faboritoak Boris Tadic presidentearen Alderdi Demokratikoa (DS) dira, eta Serbiako Alderdi Radikala (SRS) ultra-abertzalea, iraganean Slobodan Milosevicen Gobernuko kidea izan zena. Haien ostean, kargua uzten duen lehen ministro Vojislav Kostunicaren alderdia kokatuko litzateke. Horiek iaztik DSrekin batera daude Gobernuan eta Europaren aldekoa da berez, baina Europa Batasunarekin jarrera kritikoa hartu du azken aldian, herrialde askok Kosovoren independentzia onartu dutelako.

Azterketa batzuen arabera, Kostunicak ultrekin bat egin dezake hauteskundeen ostean.

Udal mailako hauteskundeak ospatzen dira gaur ere Serbian, eta baita Voivodina probintziako parlamentarioak ere.

Kosovo

Kosovoko serbiarrek ere botatuko dute legegintza-hauteskunde hauetan, eta baita tokian-tokiko agintariak aukeratzeko, iparraldeko zein barnealdeko guneetan. Belgradok serbiar gehiengoa duten Kosovoko herrietan deitu ditu tokian-tokiko hauteskundeak, Kosovo oraindik Serbia dela frogatzeko.

Lehenengo aldia da Serbiak aipatutako lurraldean hauteskundeak deitzen dituela, 1999tik. Orduan, Kosovoko gudaren ostean, NBEko UNMIK misioak lurraldearen administrazioa hartu zuen. UNMIKen arabera, lurraldean egindako hauteskundeak baliogabeak dira, NBEn misioa baita hauteskundeak deitzeko agintaritza bakarra. Pristinarentzat aipatutako hauteskundeak ilegalak eta legez kontrakoa da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta